IRATXE FRESNEDA

IRATXE FRESNEDA

Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, Bizkaia, 1974) Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle atxikia da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktore-tesian, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen. Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lundeko Unibertsitateko Zinemagintza Eskolan (Suedia) eta Toulouse II - Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia). Idazle, gidoigile eta zinema-kritikari aritu da, eta zuzendari eta gidoigile lanetan hasi zen Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta ETBko (EiTB) hainbat kultura-programatan, baita ere Gara eta Bilbao Egunkarian idazten ditu bere zine-zutabeak. Gaur egun, hainbat kultura-erakunderekin programatzaile dihardu lanean, eta, horrez gain, ez-fikziozko gidoigintza irakasten du. Era berean, EHUren Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterreko irakasle da. Irrintziaren oihartzunak (2016) lehendabiziko filma du.