IÑIGO ONGAY

IÑIGO ONGAY

Íñigo Ongay de Felipe Filosofiako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Karrera amaierako Sari Nazionaletako aipamen berezia jaso zuen (2001) eta Filosofiako doktorea da Oviedoko Unibertsitatean, «El Proyecto Gran Simio desde el Materialismo Filosófico» izeneko tesiarekin. Filosofiako irakaslea da Bilboko American Schoolen (ABS) eta Gustavo Bueno Fundazioko ikertzailea. Interes akademikoak zientziaren teoria eta biologiaren eta zientziaren filosofiakoak dira, baita erdi aroko eskolastikarekin eta filosofia moderno goiztiarraren arteko loturak ere. Gai horien inguruan, hainbat lan argitaratu ditu aldizkari hauetan: El Basilisco, Estudios de Psicología, Revista Española de Historia de la Psicología, Psicotema, Revista Española de Filosofía Medieval eta El Catoblepas bezalakoetan, besteak beste. Une honetan doktoregoko tesia argitaratzekotan dago. Fas zineklubeko bazkidea eta zuzendaritza batzordeko kidea izan da.
Pelikula asko aurkeztu du Iñigok Fas zineklubean. Azken urteotan, adibidez: Werckmeister Harmóniák (Béla Tarr eta Ágnes Hranitzky, 2000; 2156 emanaldia, 2013ko abenduan aurkeztuta); A Torinói lo (Béla Tarr, 2011, 2102 emanaldia, 2012ko maiatzean); L'Éden et aprés (Alain Robbe-Grillet, 1970) eta Glissements progressifs du plaisir (Alain Robbe-Grillet, 1974; ‘Robbe-Grillet’ zikloa, 2010eko otsailean, emanaldiak 2013 eta 2014); Zui hao de shi guang (Hou Hsiao-hsien, 2005; 2007ko apirilean, 1913 emanaldia); Eleni (Theo Angelopoulos, 2004; 2007ko otsailean, 1903 emanaldia); The merry widow (Ernst Lubitsch, 1934; 2006ko azaroan, 1894 emanaldia).