INDEPENDENCIA

INDEPENDENCIA

Sesión en colaboración con la UPV/EHU y BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura), dentro del «Ciclo de Nuevo Cine Filipino». · Proyección en el edificio Paraninfo de la UPV-EHU (Abandoibarra)

Raya Martin 1984an jaio zen, Manilan. Filipinetako Zinema Institutuan graduatu zen, 2005ean. Gidoilari eta dokumentalgile gisa egin du lan tokiko telebista katean, idatzizko prentsan, irratian eta online aldizkarietan. Canneseko Cinéfondation Résidence egoitzan onartu duten lehen filipinar zuzendaria izan da. Orain arte, zortzi film luze eta zenbait film labur zuzendu ditu, horien artean “Short Film About the Indio Nacional” eta “Autohystoria”. Bere lanaren atzera begirakoak egin dituzte Parisen, Buenos Airesen, Mexiko Hirian eta Las Palmasen.

Martinen “Now Showing” filma 2008ko Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian izan zen. Bestalde, egin dituen azken lanak, “Independencia” eta “Manila”, 2009ko Canneseko zinema jaialdian parte hartzeko hautatu zituzten.

Areto orria

2012/04/19 · INDEPENDENCIA · Filipinas / Francia / Holanda / Alemania ∙ 2009 ∙ 77 min ∙ Zuz Raya Martin ∙ G Raya Martin eta Ramón Sarmiento ∙ Arg Jeanne Laopirie ∙ Mnt Jay Halili ∙ M Lutgardo Labad ∙ Prd Atopic Films, Arte France Cinéma eta Razor Films ∙ Akt Sid Lucero ∙ Alessandra de Rossi ∙ Tetchie Agbayani ∙ Mika Aguilos