DA-REUN NA-RA-E-SUH

DA-REUN NA-RA-E-SUH

LbM: SQUASH (F) ∙ Euskadi ∙ 2012 ∙ 6 min ∙ Zuz Jon Plazaola eta Javier Cirujeda

Gonb.: Jon Plazola, laburmetraiaren zuzendaria eta Oscar Belategui, kazetaria

Gurean nahiko ezezaguna den arren, filmografia luze eta interesgarria du Hong Sang-soo zuzendari hego korearrak. Da-reun na-ra-e-suh hamahirugarren film luzea du, orain arte gehien hedatu dena: batetik, iazko Cannesko Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zutelako; bestetik, Isabelle Huppert aktore frantziar ezaguna protagonista duelako.
Giza harremanei buruzkoak dira Hong-en pelikulak, askotan kutsu intimistarekin. Horregatik, behin baino gehiagotan hainbat zinemagile frantziarrekin konparatu izan dute, bereziki, Eric Rohmerekin.
Hiru Anne agertuko dira filmean: lehena arrakasta handiko zinemagilea da; bigarrena, korear batekin harreman bat duen emakume ezkondua; eta hirugarrena dibortziatua dago, senarra korear batekin joan baitzen. Hiru pertsonaia horiek itsaso ondoan dagoen herrixka batetik pasatuko dira. Hirurak hondartzatik paseatuko dira, eta bertan dagoen soroslea ezagutuko dute. Hirurak hotelaren jabearen alabaren lagun egingo dira…

Areto orria

2013/10/08 · DA-REUN NA-RA-E-SUH ∙ Corea del Sur ∙ 2012 ∙ 89 min ∙ Zuz Hong Sang-soo ∙ G Hong Sang-soo ∙ Arg Ji Yoon-jeong eta Park Hong-yeol ∙ Mnt Hahm Seong-won ∙ M Jeong Yong-jin ∙ Prd Jeonwonsa Film Co. ∙ Akt Isabelle Huppert ∙ Yoo Jun-sang ∙ Moon So-ri ∙ Yoon Yeo-jung ∙ Moon Sung-geun