IMPERIAL EYES

IMPERIAL EYES

LbM: EL ÁNGULO RECTO NO EXISTE (A) Euskadi 2015 5 min Zuz Jon Zurimendi

Gonb.: Pablo Marte, zuzendaria, eta Jorge Núñez, Pantalla Fantasmaren zuzendaria, eta Jon Zurimendi, laburmetraiaren zuzendaria

Fas zineklubak, Pantalla Fantasmaren ikus-entzunezko 5. edizioaren kolaborazioarekin batera, Pablo Marte artistaren “Imperial Eyes” film sailkagaitza aurkeztuko du. Zuzendariaren lehenengo luzemetraia “Pretty Woman” izan zen, bertan Julia Roberts eta Berlingo harresiaren erorketaren arteko paralelismoa azaltzen duena; eta lan honengatik hainbat adituen esker ona lortu zuen, horien artean Alexander Klugerena (Pablo Marteren liburuaren hitzaurrea idatziz).
Pariseko arte-areto baten eskariari esker “Imperial Eyes” filma sortu zen eta kanibalismoari buruz da. Sailkagaitza den pelikula da, ikus-entzumenezko lengoaiaren limiteak ikertzen dituena. Artea eta sormena nahasturik, ikuslearen gusto, eta pertzepziotik at mogitzen den artelana da.

Areto orria

 

2016/01/19 · IMPERIAL EYES ∙ 2016 ∙ 60 min ∙ Zuz Pablo Marte G Pablo Marte Arg Pablo Marte eta Iván Gómez Mnt Pablo Marte M Elvis Reber Akt Daniel Llaría · Iván Gómez