IMITATION OF LIFE

IMITATION OF LIFE

LbM: MIRINDAS ASESINAS (F) ∙ Euskadi ∙ 1991 ∙ 11 min ∙ Zuz Álex de la Iglesia

Gonb.: Cristina Ezquerra, Douglas Sirk-en fimografian aditua

Imitation of Life, beharbada, Douglas Sirk-en (jaiotza izenaz Claus Detley Sierk; Skagen, Danimarka, 1900 – Lugano, Suitza, 1987), pelikularik onena da. 1920tik 1935era ospe handiko antzerki zuzendaria izan zen Hanburgon, Bremenen eta Leipzigen. 1935ean, Alemaniako UFA produkzio etxean hasi zen lanean eta zazpi film egin zituen. 1937an, Estatu Batuetara erbesteratu zen naziengandik ihesi. 1942an egin zuen lehen filma Hollywooden, Douglas Sirk izenaz. Westernak, historiazko filmak eta komediak eginagatik, melodrama izan zen Sirkek gehien landu zuen generoa. Naturalismoari uko eginez, estilizazioaz, parabolaz eta metaforaz baliatuz eta Shakespeareren eta Greziako klasikoen eraginez goren mailara eraman zuen melodrama, Estatu Batuetako tradizioarekin bat eginik: All That Heaven Allows (1955), There’s Always Tomorrow (1956), Written on the Wind (1956), Interlude (1957), The Tarnished Angels (1958), A Time to Love and a Time to Die (1957), Imitation of Life (1958, Bizitzaren imitazioa).

Areto orria

 

2014/10/07 · IMITATION OF LIFE ∙ USA ∙ 1959 ∙ 124 min ∙ Zuz Douglas Sirk ∙ G Eleanore Griffin eta Allan Scott, Hurst-en eleberri batean oinarrituta ∙ Arg Russell Metty ∙ Mnt Milton Carruth ∙ M Frank Skinner ∙ Prd Ross Hunter (Universal Pictures) ∙ Akt Lana Turner ∙ John Gavin ∙ Susan Kohner ∙ Sandra Dee ∙ Dan O'Herlihy