IL SORPASSO

IL SORPASSO

FLb: LA SRA. JESUSMARI (F) ∙ Euskadi ∙ 2015 ∙ 19 min ∙ Zuz Aitor Arenas

Gonb.: Iñigo Salinero (Txaflas), aktorea

“Il sorpasso” (1962) road-movie zoroa da. Hirurogei hamarkadako satira tragikomikoa eta bere pertsonaia nagusiekin batera zorakeri honetara gonbidatzen gaituen film dibertigarria da.
Bruno Cortone (Vittorio Gasman), festazale amorratuak, Roberto Mariani (Jean-Louis Trintignat) zuzenbide ikasle zintzoa abuztuko opor egun batera gonbidatuko du Erromatik alde egiteko aitzakiarekin. Gidoia bikaina da, Ettore Scola gazteak, Ruggero Maccari eta Risi berak idatzia. Film honetan zuzendariak ikerlan sikologikoa egiteko aukera izango du pertsonaiek bizi dituzten egoera bitxien bitartez. Zinemagile italiarrak film honen bitartez lortuko du bere pelikularik hoberena egitea. Jakina da garaian lortu zuen arrakasta.
Aktoreen antzezlana apartakoa izan zen eta lan honengatik Vittorio Gassman saritua izan zen David di Donatello batekin, 1962ko urtean.

Areto orria

 

2016/04/12 · IL SORPASSO ∙ Italia ∙ 1962 ∙ 105 min ∙ Zuz Dino Risi ∙ G Dino Risi / Ettore Scola / Ruggero Maccari ∙ Arg Alfio Contini ∙ M Riz Ortolani ∙ Prd Fair Film / Incei Film / Sancro Film ∙ Akt Vittorio Gassman · Jean-Louis Trintignant · Catherine Spaak · Claudio Gora · Luciana Angiolillo