HOLY MOTORS

HOLY MOTORS

Gonb.: Pablo Repáraz, Ikus-entzunezko-irakaslea eta Fas Zineklubeko Batzorde-gobernuko kide-ohia.

Holy Motors film sailkaezina da eta bere sortzailea, Léos Carax, zinema garaikidearen enfant terrible horietako bat da. 1986an egin zuen bere lehen lan luzea, Boy Meets Girl, harridura handia eragin zuen lan bitxia. Horren ostean etorriko ziren haren bi pelikularik sonatuenak: Mauvais Sang eta Les Amants du Pont-Neuf, biak Denis Lavant eta Juliette Binochekin. Baina bi film horiek oso kritika onak lortu arren, ez zuten ikusleen interesa piztu, eta Caraxek ezin izan zuen film gehiagorik egiten segitu. Zortzi urte luzeko isiltasun artistikoa etorri zen, 1999an Pola X egin zuen arte. Beste bederatzi urtez isilik, eta 2008an Tokyo! film kolektiboa estreinatu zuen. Holy Motors-ek aurpegi askotako izaki baten egunerokoa erakusten du. Pertsonaia bera hiltzaile, eskale, bankari edo munstroa izaten ahal da. Berriro ere, Denis Lavant aktore kutunarekin lan egin du Caraxek, eta ez nolanahi gainera; aktoreak hamaika rol diferente ditu pelikulan.

Areto orria

2012/03/19 · HOLY MOTORS ∙ Francia ∙ 2012 ∙ 115 min ∙ Zuz Léos Carax ∙ G Léos Carax ∙ Arg Yves Cape eta Caroline Champetier ∙ M ∙ Prd CNC / Les Films du Losange / Pierre Grise Productions ∙ Akt Dennis Lavant ∙ Edith Scob ∙ Kylie Minogue ∙ Michel Piccoli ∙ Eva Mendes