HISTÒRIA DE LA MEVA MORT

HISTÒRIA DE LA MEVA MORT

Urrezko Lehoinabarra Saria Locarnoko Zinemaldian

Gonb.: Albert Serra, zinema zuzendaria

Honor de cavalleria (2006), bere bigarren lanak, Cannesen aurkezteko zortea eduki zuen lehenik eta Viennalen kritikaren FIPRESCI saria eskuratu zuen. Horrez gain, Cahiers du Cinéma aldizkariko profesionalek urteko pelikularik onenen artean sailkatu zuten Serraren lana eta Frantziako prentsak arreta berezia eskaini zion. Bere pelikuletan agertzen direnak ez dira aktoreak, Robert Bressonek eta errealismo berriko italiarrek egin zuten moduan, pertsona arruntak kontratatu ditu Serrak. Samuel Beckett-ek egindako antzerki absurdoaren eragina nabarmena da eta zinema mutuko plano luze eta finkoak ere atsegin ditu. Grabatzerako unean inprobisazioa da bere tresnarik gogokoena jazz musikaria bailitzan. Aleksandr Sokurov, Ulrich Seidl, Hong Sang-soo eta Shinji Aoyama jarraitzen ditu… Normalean bere moduko autoreek kritikaren oniritzia jasotzen dute, baina publikoari dagokionez, ez dira oso maitatuak. Eta gure zineklubean?

Areto orria

2014/02/18 · KAUWBOY ∙ España ∙ 2013 ∙ 148 min ∙ Zuz Albert Serra ∙ G Albert Serra ∙ Arg Jimmy Gimferrer / Àngel Martín / Artur Tort ∙ M Ferran Font / Enric Juncà / Joe Robinson / Marc Verdaguer ∙ Prd Andergraun Films / Televisió de Catalunya / Capricci Films ∙ Akt Vicenç Altaió • Eliseu Huertas • Lluís Serrat • Montse Triola • Noèlia Rodenas