HERMOSA JUVENTUD

HERMOSA JUVENTUD

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean saioa

Hermosa juventud film honek kontatzen du, nola saiatzen diren maiteminduta dauden 20 urteko bi gazte, Natalia eta Carlos, asmo eta diru gutxirekin, oraingo Espainian bizirauten. Protagonistek nahi duten bezala aurrera jarraitzeko ezgai ikusten dute beren burua, eta itxaropen gutxirekin, dirua ateratzearren amateur erara pornoa grabatzea bururatzen zaie. Baina, alabaren jaiotzak beren bizitza aldatuko du.
Lan hau, egile katalanaren bosgarrena da, porno espainoleko aktore garrantzitsuenetariko bat den Torberen laguntzarekin egina. Honek, zinemagile katalanari La soledad (2007) pelikulan protagonisten arteko eszena sexualak grabatzen lagundu zion. Gainera, aktoreen zerrendan Ingrid García Jonsson, Juanma Calderón, Inma Nieto eta Fernando Barona ere aipatzekoak dira.

Areto orria

 

2014/12/02 · HERMOSA JUVENTUD ∙ España ∙ 2013 ∙ 100 min ∙ Zuz Jaime Rosales ∙ G Jaime Rosales ∙ Arg Pau Esteve Birba ∙ M Juan Gómez-Acebo ∙ Prd Fresdeval Films ∙ Akt Ingrid García Jonsson • Carlos Rodríguez • Juanma Calderón • Inma Nieto • Fernando Barona • Torbe