HER

HER

Gidoi Onenari Oscar Saria 2014

Spike Jonze genero askotara jotzen duen zuzendari horietakoa da eta abilezia izugarria adierazi du bere luzemetraietan. “Her” bere laugarren luzemetraia da. Theodore (Joaquin Phoenix) eta Adimen Artifizialean oinarritua den sistema operatibo baten arteko harremanari buruzko filma da. Sistema honek Samantha du izena (Scarlett Johansson-en ahotsa) eta emakume sensual, argi eta leialaren pertsonalitatea hartzen du. Gidoia bikaina da eta honi esker pelikula honek hainbat sari irabazi ditu (adibidez, Oscar saria gidoi originala izateagatik, 2014. urtean,). “Her” aurrerapen teknologiko eta harreman afektiboei buruzko hausnarketa ironikoa da. Nahiko hurbil dagoen etorkizunean girotua, film honek maitasun erromantiko baten istorioa aurkezten digu, gure grinak eta desio sakonenak asebete izango direlakoan teknologi berri konplexuei esker. Baina ikuslearen hausnarketa urrunago doa, gure harremanetan zer eskatzen dugun eta zer eskaintzen dugun baloraziora eramaten gaitu film ausart honek. Hunkigarria eta sakona, “Her” proposamen harrigarria da non erromantizismoa eta amets zientifikoa ezin hobeki agertzen diren. Ekoizpen txukuna  eta protagonisten antzezlan bikaina, bai Joaquin Phoenix (Theodore), bai Scarlett Johansson-en ahots sexya (Samantha).

Areto orria

 

2015/02/03 · HER ∙ AEB ∙ 2013 ∙ 126 min ∙ Zuz Spike Jonze ∙ G Spike Jonze ∙ Arg Hoyte Van Hoytema ∙ M Arcade Fire / Owen Pallett ∙ Prd Sony Pictures Worldwide Acquisitions (SPWA) / Annapurna Pictures ∙ Akt Joaquim Phoenix ∙ Scarlett Johansonn ∙ Amy Adams ∙ Olivia Wilde