HANDSOME HARRY

HANDSOME HARRY

Emakumeek Zuzendutako Zinemaren Erakustaldiak (Simone de Beauvoir Feministen Taldeak antolatutakoa eta aurten XVI edizioara heltzen dena), ikusezina ikusgarri egin nahi du eta Bilboko ikuslegoari eta zinemagintzari emakumeen ikuspegi desberdinak hurbildu nahi dizkie. Izan ere, horri esker, zinema maite dugun guztiok mundua beste modu batera ikusi ahal izango dugu gero.

Beti bezala, era askotako gaiak bilatzen dira; errealizadoreak jatorri desberdinekoak izatea eta genero desberdinak lantzea. Azken batean, bestelako areto komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak ematen dira.

Asteartean, Fas Zineklubaren laguntzarekin, Bette Gordonen Handsome Harry filma interesgarria ikusiko da.

2011/10/18 · HANDSOME HARRY · USA · 2009 · 96 min · Zuzendaritza: Bette Gordon · Gidoia: Nicholas T. Proferes · Argazkia: Nigel Bluck · Muntaketa: Keiko Deguchi · Ekoizpena: Marylin Haft, Eric Goldman eta Jamey Sheridan · Aktoreak: Jamey Sheridan ∙ Steve Buscemi ∙ Mariann Mayberri ∙ Aidan Quinn ∙ John Savage