GÜEROS

GÜEROS

Bilbon Estreinaldia

Gonb.: Marco Ramírez, zinema irakaslea Universidad Nacional-ean (Costa Rica)

Zinema-ibilbidearen hasierako road movie-aeta komedia da, Frantziako Uhin Berriaren omenezkoa. Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean opera prima onenaren saria irabazi zuen; Tribecako zinema-jaialdian, aldiz, argazki onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bat. Tomás nerabearekin moldatzea zaila bihurtu denez, amak Mexiko Hirian ikasten ari den anaia nagusiarekin bizitzera bidaliko du. Tomásek Epigmenio Cruzen kasete bat eraman du, aitarengandik oinordetzan hartua. Hirukoteak bere idoloa ospitale batean hilzorian eta bakarrik dagoela jakitean, auto herdoildua hartzea eta rock izar zaharrari begirunea adieraztera joatea erabakiko du. Alonso Ruizpalaciosek telebistako programa eta antzezlan batzuk zuzendu ditu eta zenbait telesailetako gidoilari gisa ere lan egin du. 2008an, Café Paraíso idatzi eta zuzendu zuen. Harekin, fikziozko film labur onenaren Ariel saria irabazi zuen, baita hurrengo film laburrarekin ere, The Cú Bird’s Last Song-ekin (2010). Güeros bere lehenengo film luzea da.

Areto orria

 

2015/05/05 · GÜEROS ∙ México ∙ 2014 ∙ 106 min ∙ Zuz Alonso Ruizpalacios ∙ G Alonso Ruizpalacios eta Gibrán Portela ∙ Arg Damián García ∙ Mnt Yibrán Asuad eta Ana García ∙ M Tomás Barreiro ∙ Prd Catatonia Cine ∙ Akt Tenoch Huerta · Sebastián Aguirre · Ilse Salas · Leonardo Ortizgris · Raúl Briones