GORKA AGINAGALDE

GORKA AGINAGALDE

 

Gorka Aginagalde (Gazteiz, 1966) euskal aktore ospetsua da. Hainbat lan egin ditu bai telebista (“Hermanos y detectives”, “Los hombres de Paco”, “Dr. Mateo” edo “Plaza de España” telesailetan, besteak beste) bai antzerkirako (“Cocidito madrileño”, 2004‐05; “Todos nacemos vascos”, 2006; edo “Cotillas”, 2010‐11, Gorkak idatzi eta zuzendu zuela). Zineman lan egin du zuzendari askorekin: Alex de la Iglesia (“Muertos de risa”, 1998 eta “La comunidad”, 2000); Juanma Bajo Ulloa (“Airbag”, 1996 edota “Frágil”, 2004); Kepa Sojo (“El síndrome de Svensson”, 2005, gure zineklubean ikusita); Manuel Gutiérrez Aragón (“Visionarios”, 2000); Helena Taberna (“La buena nueva”, 2007) edo, pasa den urtean, Pedro Olearekin “La conspiración” izeneko pelikulan.

Oinarrizko filmegintza: La conspiración (Pedro Olea, 2011) ∙ Sabino (Patxi Barco, 2011) ∙ La máquina de pintar nubes (Patxi Tellería eta Aitor Mazo, 2008) ∙ La buena nueva (Helena Taberna, 2007) ∙ El síndrome de Svensson (Kepa Sojo, 2005) ∙ Frágil (juanma Bajo Ulloa, 2004) ∙ Visionarios (Manuel Gutiérrez Aragón, 2000) ∙ La comunidad (Álex de la Iglesia, 2000).