LE BALLON ROUGE / CRIN-BLANC: LE CHEVAL SAUVAGE

LE BALLON ROUGE

Emanaldiaren aurkezpenean Txabi Loyola zinema kazetari eta Albert Lamorisse-ren lanean aditua izango dugu gure artean.

LE BALLON ROUGE

Palma de Oro en el Festival de Cannes y Oscar al Mejor Guión Original en 1956.

Ume bakarti batek puxika gorri bat aurkitu du… ala agian alderantziz da?; eta biak, umea eta puxika magikoa Pariseko kaleetatik dabiltza.  Gertaera xume bat da metraje ertaineko film poetiko horren oinarria da, elkarrizketa gutxi dituena, zinemagile erabatekoa baina ezezaguna den adimentsuaren gailurra osatzen du: Albert Lamorisse.

“Le Ballon Rouge”  oraindik ikusi ez duenak bihotza betetzen dion magia adierazezina sentituko du: eguneroko bizitzaren sekuentzia xume harrigarrien magia, ia mutuak, zeinek sentimendu ugari adierazi eta islatzea; argazki baten pastel koloreen magia, zeinek ikuslea garraiatzen baituj erromantizismoz beteriko garai batera; edo film preziosista, xume eta ikusmenerako delikatuaren magia,  Albert Lamorisse-ren obra guztia bezala.

Filmaren sekuentzia ederrenetako batean ume protagonista agertzen da (zuzendariaren beraren semeak protagonizatua; 4 urte eskas duen umetxo bat), puxika gorriak lagunduta eta melodia xilofoniko batez. Berak Pariseko kale batean puxika urdina daraman neska batekin egiten du topo. Puxikak korapilatu egiten dira eta elkarri agur egiten diote, umeek, bitartean, askatu nahi dituzte eta aurrera jarraitu nahi dute. Pantailan ikusi den sekuentzia maitagarrienetako bat da, edo nahi bada, adiskidetasun eta irudimenaren indarrari buruzko kondaira. Bertan, zinemagile errepikaezinaren talentu osoa, baita istorio bitxi horrena ere; (hori bai, ez orain dela urte batzuk Taiwaneko Hou Hsiao-Hsien-ek berrintrepretazio halamoduzkoa).

“Puxika gorria” filman nabarmentzen dena da eszenaratzean dagoen sintonía bikaina, zeinetan erakusten eta susmatzen denak islatzen baitute era erakargarri eta hipnotikoan ume eta puxika baten arteko garapen prozesua, ezinezko klimax batera heldu arte: hain xumea den objektu horren heriotza mingarria, baina aurretik Lamorisseren begiradak leundu duena (diguna).  

Filmaren amaieran, errealitate arrea koloreztatzen duten puxikaz betetzen dira Pariseko zeruak. Puxika horiek eusten zieten esku txiki askoren atzamarretatik egin dute ihes. Guztiak puntu bakarrera doaz:  ume triste hori dagoen tokira, zeren eta lehenago bere puxika kolpatua eta zapaldua izan baita. Puxika horiek guztiak umearengana hurbiltzen dira, zeinek eskutxoen artean eusten baitie ahal duen guztiei, hori baino lehen… Ez, azken batean ezin du hitzekin adierazi (ez sekretua azaldu) Albert Lamorisseren irudi askatzaile, adierazgarri eta bizitasuna (eta emozioa) zabaltzeko gai diren irudi boteretsuen magia, eta askotan geroko egileetan eragina izan dutenak. (horri dagokionez, gogoratu behar al da nondik dator Pixar-en “Up” azken ekoizpena?).

Albert Lamorisse Parisen jaio zen 1922. Urteko urtarrilean eta goiz hil zen helikoptero istripu batean 1970eko ekainean, Iranen “Maiteminduen haizea” bere dokumentalerako eszena batzuk grabatzen zituen bitartean. Bere alargunak eta semeak bukatu zuten filma zortzi urte geroago eta Oskarrerako izendatua izan zen dokumental onena izateko.  “Puxika gorria” filmaz gain, antropologia-fikziozko eta formatu ertaineko film batzuk utzi zizkigun: “Bim, asto txikia” (1950); “Zurda zuria” (19 53); “Bidaia globoan” (1960) y “Fifi luma” (1965); eta honako dokumental hauek “Djerba” (1947), “Versailles” eta “Paris Jamais Vu” (1967) eta gorago aipatutako “Le vent des amoureux”. Zinemagilea izateaz gain, «Risk». Estrategia eta mahai joko herrikoiaren sortzailea izateagatik gogoratzen dugu.

«Albert Lamorisse-ren omenez  egindako emanaldi berezia» bukatzeko, “Zurda zuria”, askatasunari buruzko alegoria, La Camargue-n gertatua, Folco deritzon mutil baten eta bere zaldi basatiaren arteko adiskidetasun istorio bat. Horrek behartzen gaitu geure buruari galdetzera ea zer egin ote den zaldizko kultura indartsu eta apalarekin, Frantzia hegoaldeko arrantzaleekin, antzira ederrekin, belardi horiekin, duna eta hondartza horiekin eta zaldi basatiekin…

Areto orrian

30/10/2012 · LE BALLON ROUGE · Francia ∙ 1956 ∙ 36 min ∙ Zuz Albert Lamorisse ∙ G Albert Lamorisse ∙ Arg Edmond Séchan ∙ M Maurice Leroux ∙ Prd Films Montsouris ∙ Akt Pascal Lamorisse ∙ Sabine Lamorisse ∙ Michel Pezin

30/10/2012 · CRIN-BLANC: LE CHEVAL SAUVAGE · Francia ∙ 1953 ∙ 47 min ∙ Zuz Albert Lamorisse ∙ G Albert Lamorisse ∙ Arg Edmond Séchan ∙ M Maurice Leroux ∙ Prd Films Montsouris ∙ Akt Alain Emery ∙ Pierre Bestieux