Glissements progressifs du plaisir

Glissements progressifs du plaisir

Alice, lekaimeek kudeatutako erreformategi batean dago atxilotuta, Nora beraren laguna hil duela leporatuta, laguna bere ohean lotuta aurkitu zuen bihotza zulatuta artazi batzuez. Alicek bere errugabetasuna aldarrikatzen du epaile eta polizien galdeketetan, baina bere aitorpenak nahasiak izango dira, irudizko eldarniatzaile baten errealitatea, fantasia, gezurrak eta pozak nahastuta. Hala ere, neska abokatu bat konbentzitzera helduko da (hildakoarekin izugarrizko antza daukana), bere joko erotikoetan eramanez.

Alain Robbe-Grillet-ek “auteur” zinema “fetichisme” hainbat ukiturekin prestatzen du, ariketa bitxi eta iradokitzaile batean izu garbia eta erotismo lizunarekin nahasten duena ia paroxismoraino.

Areto orria

2010/02/23 · GLISSEMENTS PROGRESSIFS DU PLAISIR · Frantzia · 1974 · Zuzendaritza: Alain Robbe-Grillet · Gidoia: Alain Robbe-Grillet · Argazkia: Yves Lafaye · Aktoreak: Anicée Alvina · Olga Georges-Picot · Michael Lonsdale · Jean Martin · Marianne Eggerickx · Claude Marcault · Maxence Mailfort.