Donostia, 1974. Kazetaritza eta publizitatea ikasi zuen EHUn, eta zinea Sarobe eta San Diegon (AEB). 2001ean, beste lau lagunekin Moriarti ekoiztetxea sortu zuen, geroztik bertan dihardu lanean zuzendari edo gidoilari gisa. Bere film laburrek 90 sari baino gehiago lortu dituzte. Bere dokumentalak ia hogei herrialde desberdinetako telebista kateetan ikusi ahal izan dira.
Filmografia: Despedida (CM / 2001) · Sahara Marathon (2004) · The Dragon House (2005) · Miramar Street (CM / 2006) · Asämara (CM / 2008) · FMG (CM / 2008) · On the Line (CM / 2008) · 80 egunean (2010).