Fish Tank

Fish Tank

Lars von Trierren bidez ezagutarazi zuen bere burua Andrea Arnold britainiarrak. Zinemagile daniarraren ekoiztetxeak haren lehen film luzea (“Red Road”) finantzatu eta horrekin lortutako oihartzunari esker bide propioa segitu ahal izan du zinemagile gazteak.

“Red Road” mendekua eta bakardadea lantzen zituen film interesgarria zen. Horren bitartez, Arnoldek erakutsi zuen bere iturri eta eredu hurbilenak: Mike Leigh eta Ken Loach. “Fish Tank”‐ ekin azken horrekiko konparazioak areagotu dira, askoren esanetan, Andrea Arnold Loach berria izaten ahal da, estilo finago batez.

“Red Road”-ek 2006ko Cannesko jaialdiko epaimahairen sari berezia eskuratu zuen. “Fish Tank” ere, bigarrengoz, Cannesko epaimahaiaren saria eskuratu zuen iaz; horrez gain, film onenari emandako Bafta saria jaso du. Horrek guztiak erakusten du zuzendari sendoa dela, gauzak tentuz egiten saiatzen dena.

Areto orria

2011/03/22 · FISH TANK · Reino Unido · 2009 · 122 min · Zuzendaritza: Andrea Arnold · Gidoia: Andrea Arnold · Argazkia: Robbie Ryan · Muntaketa: Nicolas Chaudeurge · Ekoizpena: Kees Kasander eta Nick Laws · Aktoreak: Katie Jarvis ∙ Michael Fassbender ∙ Rebecca Griffiths ∙ Sydney Mary Nash