Film Socialisme

Film Socialisme

Bi hitzez laburbiltzeko filma, hiru mugimendutan banatu sinfonia bat da; sinopsiak dioenez: «Mediterraneoan, bidaiari ontziaren itsas bidaia bat. Bidaiarien artean solas anitz, hizkuntza anitz. Kasik guztiak bakantzetan direnak. Gure Europa. Gau baten epean, anai-arrebek gurasoak beren haurtzaroaren auzitegira deitu dituzte. Askatasuna, berdintasuna eta anaitasunari buruz esplikazio seriosak eskatzen dizkiete. Gure humanitateak. Elezahar faltsu eta egiazkoen sei lekuren bisita: Egipto, Palestina, Odesa, Helas, Napoli eta Bartzelona». Besteak beste, Patti Smith kantaria eta Alain Badiou filosofoa agertzen dira filmean.

Elkarrizketaren une batean, argazki bat ateratzen du Godardek: Parisko 68ko maiatzaren erreferentzia izan zen Daniel Cohn-Bendit polizia bati irri eginez agertzen da. Irudiaren gainean, lagun bati hartutako esaldia idatzi du zuzendariak: «Sozialismoa? Unibertsoa kanporatzen duen irribarrea».

Areto orria

2011/05/17 · FILM SOCIALISME · Francia / Suiza · 2010 · 101 min · Zuzendaritza: Jean-Luc Godard · Gidoia: Jean-Luc Godard · Argazkia: Fabrice Aragno eta Paul Grivas · Ekoizpena: Ruth Waldburger · Aktoreak: Patti Smith ∙ Lenny Kaye ∙ Élisabeth Vitali ∙ Alain Badiou ∙ Catherine Tanvier ∙ Christian Sinniger ∙ Maurice Sarfati