Santiago Fillol (Cordoba/ Argentina, 1977) Blas Pascal Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da. Filosofia eta Letra ikasketak egin ztuen Córdobako Nazio Unibertsitatean eta doktoregoa Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioan, zeinetan zinema klaseak ematen baititu.
Besteak beste, Rivette, Angelopoulos, Sokurov, Bresson eta Garrel egileen obrei buruzko DVD edizio kritikoetan hartu du parte Intermedio zine argitaletxearekin batera.
Dormez-vous? Bere film laburra aginduz egindako lana da, Low Life-ren gidoiaren irakurketaren ondoriozko irudikatzea irudi bidez, Nicolas Klotz eta Elisabeth Perceval errealizadoreen hurrengo filma. Ich bin Enric Marco bere lehenengo film luzea da.
Filmografia: Dormez-vous? (2009 / CM) · Ich bin Enric Marco (2009).