FERMIN MUGURUZA

FERMIN MUGURUZA

Fermin Muguruza Nazioarteko musikaren esparruko sortzaile nabarmenenetako bat da. Irunen jaioa, 80ko hamarkadan Euskal Herriko musika eszenaren talde eraginkorrenetako bat sortu zuen: Kortatu, eta 80ko hamarkadaren hondarrean beste talde mitiko bat: Negu Gorriak. 2006an. Marley familiaren estudioan egindako grabazio prozesua “Bass-que Culture” dokumentalean jaso zuen Muguruzak eta 2008an, “Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina” dokumentala zuzendu zuen. Horrez gain, El salto de Beamon film laburraren soinu banda sortu du; Xomorroak (Bizitza Lorontzian) antzezlanaren kantuak landu ditu, eta Jesus Garayk zuzendutako Mirant al Cel fikziodokumentalaren soinu banda konposatu du. 2010. urte osoa “Next Music Station” dokumental sorta zuzentzen eman zuen. Herrialde arabiarretako musikari buruzko 11 dokumental horiek egiteko, Maroko, Tunisia, Egipto, Libano, Siria, Bahrein, Kuwait, Yemen eta Sudanen izan zen Muguruza. Bere azken lana Zuloak dokumentala da.

Oinarrizko filmegintza: Zuloak (2012, D) ∙ Next Music Station (2010, Tbko dokumental sorta) • Checkpoint rock: Canciones desde Palestina (2009, D) ∙ Mirant al cel (2008, soinu banda) • Bass-que Culture (2006, D) • El salto de Beamon (2004, soinu banda)