FEAR AND DESIRE

FEAR AND DESIRE

LbM: LA CASA DEL LAGO (F) ∙ Euskadi ∙ 2012 ∙ 11 min ∙ Zuz Galder Gaztelu Urrutia

«1953ko bitxiak» ziklo berezia

Gonb.: José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria

Stanley Kubrick (1928-1999). Gazte-gaztetik erakutsi zuen musika, batez ere jazza, xake eta argazkigintzarako zaletasuna. Zaletasun horiek eragina izango zuten gero izango zuen zuzendari lanean. Ikaslea zela argazki batzuk saldu zizkion Look aldizkariari eta 17 urterekin lana lortu zuen bertan. 1951an, lehen filma egiteko erabili zuen aurreratuta zeukan dirua, Walter Cartier boxeolariari buruzko dokumentala izan zen: Day Of The Fight. Flying Padre (1951) eta The Seafarers (1953) film laburrak egin zituen ondoren. 1953an lehen film luzea egin zuen Fear and Desire, jaberik gabeko lurren alde borroka egiten duen gudari talde bati buruzko pelikula. 10 langile baino gutxiagorekin egin zuen eta bera arduratu zen ia lan gehienetaz; bi lagunek eta lehen emazteak (Toba Metz, 18 urterekin ezkondu zen berarekin) lagundu zioten. Pelikula honen kopia askorik ez zegoen, Kubrickek berak eskatu zuen deuseztatzeko, bere esanetan, pelikula “gaztaroko akatsa” zen.

Areto orria

2013/12/17 · FEAR AND DESIRE ∙ USA ∙ 1953 ∙ 68 min ∙ Zuz Stanley Kubrick ∙ G Howard O. Sackler eta Stanley Kubrick ∙ Arg Stanley Kubrick ∙ M Stanley Kubrick ∙ Prd Stanley Kubrick Productions ∙ Akt Frank Silvera ∙ Kenneth Harp ∙ Paul Mazursky ∙ Steve Coit ∙ Virginia Leith ∙ David Allen