FAUSTORI BURUZ

Neuri egokitu zitzaidan, filmaren emanaldiaren ondoren, 2011n Alexandr Sokurov zuzendari errusiarrak zuzendu zuen Fausto filmari buruz. Zortea izan nuen, oraindik ere iruditzen zait ikusi ahal izan dudan azken film handia, eta bizi dugun egoera ikusita, susmatzen dut denbora luzean ikusi ahal izango dudan azkena izango dela. Filma erabatekoa da, handia, handizalea, adimen eta sentiberatasun miraría. Agian batzuek “baina-ren” bat aurkituko liokete; hala ere, “baina” horiek guztiak izango ahal dira Sokurov-en Fausto hori ikusi bitartean aurkitu ahal ditugunak bezalakoak. Are gehiago. Ausartuko nintzateke esatera, “baina” horiek deprimitu beharrean, filmaren balioa areagotu ere egiten dutela. Gizatiarragoa ere iruditu egiten dute azken batean. Eta Sokurov, gutako bat bihurtzen dute. Ez da ilargi inguru mugetako zinema eskolaren batean lizentziatutako extra-lurtiar bat. 

Dena den, gehiago ere egongo litzateke.  Hirurogei urteko zineklub honek itsumustuan ikasi duen ikasgai bat eta horretan egiten du lan arreta handiz. Esate baterako, ondo hausnartu eta taxututako programazioan. Hala, Goethhe-ren antzerki olerkian, sentitu eta irakurri ahal dugu bukaeraraino, damututa dagoen Fausto, zeinek deabru mefistofélico bati eman dion arima betiereko gaztetasunaren truke; ezinezkoa izateaz gain, betikotasunean estatikoa suertatzen dena, ustela, putzu batean dagoen ur geldia bezala, azkenean pozitu egiten dena. Fausto damutu egiten da bere egunak, segun eta zer egun diren bizi ez izanaz, eta gu guztioi bizia desirarazi beharko lizkigukete urteetan zehar. Zeren eta bizitza etengabeko hurrenkera baita, edo iruzurrezko bizia da. Eta Faustok jarraitzen du, inork ez du askatasuna merezi ezta bizia ere, egunez egun lortzen ez badaki. Honela, eta inguratzen dituen arriskuen erdian, umeak, helduak, agureak zoriontsu ematen dituzte urteak hemen, Lurrean. Gizajoa ni, ekintza hori ikusi ezin dudan hau. Eta jarraitzen du, atsegin egin ahal banio, igarotzen den unean bertan esango nuke: geldiarazi hegaldia, une atsegintsua! Baina ez, nire lurreko egunen aztarna ezin da gizaldien hurrenkeran galdu.

Eta hau guztia buruz ikasi du FAS zineklubak. Urtez urte bizi ditu denborak. Ez du etsipenez oroitzen, baizik eta aurrera begiratzen du. Ez da gelditu ustezko “aro urreztatu” batean, egun bakoitza gozatzen du, hurrenez hurren doazen egunak. Eta hala bizi ditugun denboretara moldatzen da. Aurten, Sokurov-en Fausto lanaz gain, Leo Carax-en Holy Motors, Tavianitarren César debe morir. Egia da batzuetan zineklubak atzera begiratzen duela eta Ozu-ren Cuentos de Tokio filma aurkitzen du berriro. Baina atsedenaldi bat baino ez da eta ondoren, berriro ere aurrera. Baliteke hori arrakastaren sekretua izatea. Ez “bere horretan” bizitzea. Fausto bere gaztetasunarekin bezala. Eta horren ordez, hankak tentsioan bizitzea. Ziztu bizian ateratzeko prest, pistola-tiroa entzun bezain laster (irailean). Eta, bultzadan, urrats luze eta arinena marraztea kultura lasterketa honetako parte hartzaileen artean. Carpe diem klasikoa ez zaigu nahikoa gertatzen. Nahiago ditugu carpe dies. “Egunak” pluralean daudelarik.

Toni Garzón Abad - Zinema-idazle eta zuzendaria... eta Fas zineklubaren bazkidea