FAUST

FAUST

2011n Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia.

Gonb.: Toni Abad, idazle, errealizadore eta zinema irakaslea.

«Faust», Aleksandr Sokuroven azken lanak, Veneziako Urrezko Lehoia jaso zuen 2011n eta pelikula honekin botereari buruzko zikloa osatu du Sokurovek.

Goetheren izenburu bereko obran oinarritutako filma da «Faust» (XIX. mendean girotua; alemaniar Faustoren istoria kontatzen da, deabruarekin ituna sinatzen duen jakintsuarena, alegia), baina Thomas Mannen Doctor Faustus-en oihartzunak ere baditu. Eszena desatsegin ugari filmatu zituen zuzendariak, baina gero haietako asko soberan zeudela jabetu zen. Nolanahi ere, filma «iluntasunean galtzen den gizaki baten istorioa da», Sokuroven ustez, «naturak duen okerrenari aurre egin behar dion gizon batena». Hasieran Italian filmatzea pentsatu bazuen ere, gero Txekiar Errepublikara, Alemaniara eta Islandiara jotzea hobetsi zuen, Italian «perfekzio eta edertasun gehiegi» aurkituko zuelakoan.

Areto orria

2012/02/19 · FAUST · Errusia · 2011 · 134 min · Zuz Aleksandr Sokurov ∙ G Aleksandr Sokurov eta Yuri Arabov ∙ Arg Bruno Delbonnel eta Bernhard Nicolics-Jahn ∙ Mnt Jörg Hauschild ∙ M Andrei Sigle · Prd · Andrei Sigle · Akt Johannes Zeiler ∙ Anton Adasinsky ∙ Isolda Dychauk ∙ Hanna Schygulla · Georg Friedrich