Gespenster

Gespenster

Gizon bat Parisetik Berlinera doa. Bere emaztearen bila dabil. Ospitale batean aurkitu du eta berriro ere Parisera eraman du. Emaztea urtero joaten da Berlinera: hiru urte zituela bahitu zuten alabaren bila dabil, etsituki. Egun batean neska alderrai bat, Nina, aurkitu du, Toni izeneko beste neska batekin, hara-hona dabilena. Emazteak uste du Nina desagertutako alaba dela.

Mamuak hilda daudela onartu nahi ez dutenen agerpenak dira. Espero dute maitasunak bizitzara itzularaziko dituela. Hauek bezalako mamuak dira film lasai eta isil honetan bizi direnak, pertsonak galtzeaz eta errelitateaz hitz egiten duena, baita gauzak diren bezalakoak ez direlako miraz ere.

Areto orria

2010/11/09 · GESPENSTER · Alemania / Frantzia · 2005 · 85 min · Zuzendaritza: Christian Petzold · Gidoia: Christian Petzold eta Harun Farocki · Argazkia: Hans Fromm · Muntaketa: Bettina Böhler · Ekoizpena: Schramm Film Koerner & Weber · Aktoreak: Julia Hummer · Sabine Timoteo · Marianne Basler · Aurélien Recoing · Benno Fürmann · Anna Schudt · Claudia Geisler.