EUSKAL EMAKUMEAK (FLb)

EUSKAL EMAKUMEAK  (FLb)

Ikuska bakarra emakume batek egina. Euskaraz filmatua, dokumental honek elkarrizketa egiten die lau emakumeri Euskal Herriko emakumeen egoerari buruz hitz egiteko (70-80. hamarkadan). Solasaldiak artxiboetako irudiekin tartekatzen dira non emakume hauek beraien eguneroko lanetan aritzen diren.
Mirentxuk hala zion: “Gure kultural erresistentzian puntu bat dago ia-ia marjinaturik, zinema. Halere, ongi dago horrek duen garrantzia, emakumeok behar beharrezkoa dugu arma hori”.


 

2017/06/13 · EUSKAL EMAKUMEAK (IKUSKA 12, D) ∙ Euskal Herria ∙ 1981 ∙ 10 min ∙ Zuz Mirentxu Loyarte ∙ Arg Javier Aguirresarobe · Eko Xabier Iriondo · Akt Dokumentala