IN FILM NIST

IN FILM NIST

CM: 8 (OCHO) (F) ∙ Euskadi ∙ 2011 ∙ 11 min ∙ Zuz Jorge Barrio

Gonb.: Jorge Barrio, laburmetraiaren zuzendaria eta Kinemaren zuzendaria

Film hau, 2011n zinearen arloan gertaera handitzat hartutakoa, zinea zer den hausnartzetik harago doa, Jafar Panahi-ak diharduen zinegile lanbidean bertan desobedientzia zibila adierazteko ekintza bihurtzeraino. Panahik Veneziako zinemaldiko Urrezko Palmondoa irabazi zuen 2000 urtean, Dayereh filmearekin. Irango zinemagile inportanteenetakoa da, eta atzerrian ospe handienetakoa duena. Baina Panahiri 20 urteko zigorra ezarri diote, denbora-tarte horretan filmatu ezin gabe, eta hauxe da film honetan bildu duena: etxean atxilotuta bizi duen egunerokotasuna, beste zinegile baten, Mojtaba Mirtahmasben ikuspegitik abiatuta. Hauxe da emaitza, askatasun artistikoari buruzko dokumentu bat, baina baita ideiei, denborari eta zineak betetzen duen zereginari buruzkoa ere.

Areto orria

2012/01/15 · IN FILM NIST · Irán · 2011 · 75 min · Zuz Jafar Panahi eta Mojtaba Mirtahmasb ∙ G Jafar Panahi ∙ Arg Jafar Panahi eta Mojtaba Mirtahmasb ∙ Mnt Jafar Panahi ∙ Prd Jafar Panahi Film Productions ∙ Akt Jafar Panahi norbera