BIR ZAMANLAR ANADOLU'DA

BIR ZAMANLAR ANADOLU'DA

Epaimahaiaren Sari Haundia Canneseko Zinemaldian (2011)

Gonb.: Patxi Urkijo, EHU-ko irakaslea eta zinemari buruzko idazlea

Once Upon a Time in Anatolia-n gai antropologikoen mapa bat aurkeztu du Nuri Bilge Ceylanek, trama nagusian hilketa bat ikertzen den bitartean. «Nekazaritza giroan mundu orok bilatzen du aitzakiaren bat bestea umiliatzeko, eta botere postu bat baldin badaukazu, ez da erraza besteekin harremanak izatea», azaldu du.
Medikuak, fiskalak eta hiltzaileak osatzen dute filmeko hirukia. Eta trama, modu batera edo bestera ebazten dela, erlatibotasuna da nagusi. «Beti daude erantzunak gauza guztietarako. Arazoa da bakoitzak bereak dituela, bere beharrizanen araberakoak».
Ostera ere gizona da Ceylanen filmaren erdigunea. «Iruditzen zait gizona emakumea baino konplexuagoa dela. Eta honekin ez ditut emakumeak gutxietsi nahi, baina gizonak ahulagoak garela uste dut. Nik, behintzat, terapia egiteko erabiltzen dut zinema».

Areto orria

2014/03/11 · BIR ZAMANLAR ANADOLU'DA ∙ Turquía ∙ 2011 ∙ 158 min ∙ Zuz Nuri Bilge Ceylan ∙ G Ebru Ceylan / Nuri Bilge Ceylan / Ercan Kesal ∙ Arg Arg Gökhan T∙ Prd Zeynofilm / Turkish Radio & Television (TRT) / Fida Film / NBC Film ∙ Akt Muhammet Uzuner • Yilmaz Erdogan • Taner Birsel • Ahmet Mumtaz Taylan • Firat Tanis • Ercan Kesal