EN UN PAISAJE IMAGINADO

EN UN PAISAJE IMAGINADO

preZINEBIrekin elkarlanean saioa (Campos aretoan, Cúpula gela) • Jazz kontzertua: Juan Ortiz

Gonb.: Josu Venero (zuzendaria), Jose Antonio Sistiaga (margolari eta zinemagilea) eta Juan Ortiz (musikaria)

José Antonio Sistiagaren filmografian barrena eginiko ibilbide bisual eta dinamikoa. Lan honen bitartez haren lan piktoriko oparo eta garrantzitsua, eta lan erotikoa ezagutuko ditugu, baita artistaren bizipen pertsonal kutunenak ere. Artistaren hausnarketen eta esperientzien hari eroalea bere filmak eta margoak egiteko erabili ohi dituen paisaietan barrena eginiko bidaia da; hantxe aletuko du artistak bere bizitza eta obra, elkarrizketa batean. Sistiagaren erantzunek eta haren sormenei buruzko azterketek Donostiako lagunekin (Esther Ferrer, Rafa Ruiz Balerdi, Eduardo Txillida eta Jorge Oteiza) izandako harremanean dute euskarria. Sistiaga Euskal Eskolako (Gaur) kide dela azpimarratzen du filmak; horren barruan bere obrak sortzeko askatasun handiagoa baitu artistak.

 

2014/11/11 · EN UN PAISAJE IMAGINADO ∙ España ∙ 2012 ∙ 90 min ∙ Zuz Josu Venero ∙ G Josu Venero ∙ Arg Jaime Azpiazu ∙ Mnt Naiara Román ∙ M Wim Mertens ∙ Prd Josu Venero / Signo Digital - Art Frame ∙ Akt José Antonio Sistiaga • Dokumentala