ENRIQUE URBIZU

ENRIQUE URBIZU

Enrique Urbizu (Bilbo, 1962) Espainiako zinemagintzako ezusteko handia izan zen; Todo por la pasta (1991) filmarekin argi utzi zuen genero‐zinemagintzarekin duen pasioa. Eta pasio hori bera Cachito (1996) eta La caja 507 (2002) filmekin berretsi zuen. Azken film horrek Cognaceko polizia‐zinemari buruzko jaialdian lau sari eskuratu zituen. Bestalde, La vida mancha (2003) dramarekin Espainiako zinemari eskainitako Malagako jaialdian lehiatu zen, eta Espainiako zinemagintzari eskainitako Nanteseko jaialdian film onenaren saria eskuratu zuen. Bere gaztaroan, Enrique Urbizu Fas zineklubaren ikuslea izan zen.

Oinarrizko filmegintza: Tu novia está loca (1988) ∙ Todo por la pasta (1991) ∙ Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1994) ∙ Cuernos de mujer (1995) ∙ Cachito (1996) ∙ La caja 507 (2002) ∙ La vida mancha (2003) ∙ Adivina quién soy (2006) ∙ No habrá paz para los malvados (2011)