IM KELLER

IM KELLER

FLb: IMPULSO (F) ∙ Euskadi ∙ 2015 ∙ 15 min ∙ Zuz Ilune Díaz

Gonb.: Juan Zapater, zinema-kritikaria eta BilbaoArte Fundazioaren zuzendaria eta Ilune Díaz, film laburraren zuzendaria

Ulrich Seidl (Viena, 1952), hiru hamarkada baino gehiago zinemagile gisa dabil, azken filma, Auf Safari, aurten estreinatuko delarik. Oraingo honetan Fas zinekluban estreinatuko dugu Im keller ezohiko luzemetraia.
Hainbat zinemalditan zehar irabazitako sariek Seidl-en zinegintza bermatzen dute: Xixonen, 2001ean, Hundstage filmak sari nagusia irabazi zuen. Lisboan, 2008an, aho bete hortz utzi ninduen Import Export filmak irabazi zuen. Sevillan, 2012an, Veronika Franz-ek, Paradies, Seidl-en trilogia famatuarekin gidoi onenaren saria irabazi zuen. Eta horrela zerrenda luze luzea egin dezakegu.
Seidl-en zine introspektiboa ez da batere erraz irensten. Lagungarri izan dakiguke Carlos Losillaren ‘En busca de Ulrich Seidl’ liburuaren irakurketa (Carlos Losilla, FICXixon, 2003 arg.).
Seidl-ek gizakiaren gizatasuna eta ankerkeria erakusten dizkigu bere gordinean. Austriarren bizimoduan zentraturik (Hanekek pista batzuk eman dizkigu jadanik), “austriatasunaren” izaera bitxia irudikatzen du. Gutxi egindako "txuletoiari" kosk egiteko aukera paregabea. On egin!

Areto orria

 

2016/11/22 · IM KELLER ∙ Austria ∙ 2014 ∙ 81 min ∙ Zuz Ulrich Seidl ∙ G Veronika Franz eta Ulrich Seidl · Arg Martin Gschlacht · Mnt Christoph Brunner · Prd Coop99 Filmproduktion / MMK Media / Ulrich Seidl Film Produktion GmbH · Akt Fritz Lang · Alfreda Klebinger · Manfred Ellinger · Inge Ellinger · Alessa Duchek