EL SEXTO SENTIDO

EL SEXTO SENTIDO

LbM: Las maravillosas curas del doctor Asuero, Nemesio Manuel Sobrevila, Eus, 1929, 15’

Gonb.: Rob Stone eta María Pilar Rodríguez, “Cine vasco. Una historia política y cultural” liburuaren egileak

Nemesio Manuel Sobrevila Sarachu: Arkitektura ikasketak Bartzelonan hasi zituen eta Pariseko Dekorazio-Arteko Eskola Nazionaleko Arkitektura Sailan jarraitu zuen bere formazioa. 1913an Bilboko Euskal Artisten Elkartean sartu zen eta haien zerrendetan Arkitekto bezala agertu arren, pintura eta beiratea ere interesatzen zitzaizkion. 1926an, Al Hollywood madrileño, bere lehen filma egin zuen. Urte bi beranduago, El Sexto Sentido izeneko pelikula zuzendu zuen. Bi film hauetan Ricardo Baroja idazle eta margolariak (Pío Barojaren anaia) hartu zuen parte aktore eta dekoratzaile gisa. Gerra zibila zela eta Parisera erbesteratu zen. Hantxe, Guernika (1937), Euzkadiko gobernuak babestutako propaganda filma zuzendu zuen. Bigarren Mundu Gudaren hasieran Hego Amerikara joan zen. Txilen, Venezuelan eta Argentinan bizi izan zen, hogei urte geroago Donostira bueltatu zen arte. Bertan hil zen 1969an.

Areto orria

 

2015/11/03 · El sexto sentido Espaina 1929 76 min Zuz Nemesio M. Sobrevila  G Nemesio M. Sobrevila Arg Armando Pou Prd Nemesio M. Sobrevila eta Eusebio Fernández Ardavín Akt María Anaya · Ricardo Baroja · Faustino Bretaño