LE ROI DE L'EVASION

LE ROI DE L'EVASION

Zinegoak-ekin elkarlanean egindako emanaldia. Espero dugu Zinegoak-en antolatzaileak diren Roberto Caston edota Paul Guillénen bisitaldia, filma aurkezte aldera.

Ondorio, remake eta irudi eleberrien egokitzapen garaian, ‘Le roi de l’evasion’ Frantziako komediak aire freskuko bolada berria adierazten du, ohi ez bezalako planteamendu eta garapen bat dela eta.

Protagonista Armand da, Frantziako landan, traktore enpresa batean lan egiten duen saltzaile homosexuala. Patuaren birak eta bere naturarenak eramango dute Armand neska nerabe batekin maitemintzera zeinekin basora joango baita, eta neska adingabearen familiak eta poliziak jarraituko diete.

Umore handiz kontatutako filma dugu, sekuentzia barregarri bezain ausartak dituena, kontuan hartzen badugu filmaren gai eztabaida sortzailea, Alain Guiraudie zuzendariak, zein Godard-ek berak etorkizun handien duen errealizadoretzat hartzen baitu, lan egiunezkoren kontrako, erronka jotzaile eta oso berezia dugu.

FicXixón –en filmaren aurkezpena egiteko eman zuen prentsaurrekoan, Guiraudek komediaren defentsa sutsua egin zuen. Berak uste du komedia bidegabeki baliogutxitua dagoela gogoeta kritikoaren ondorioz: "Komedia behar baino gehiagotan azpigenerotzat hartua izaten da. Horren aurka egin nahi dut borroka. Oso komedia gutxi dago zinemaldietan. Cannes-en, esaterako, jende asko poztu egin zen nire filma ikusi zuenean, ez baita ohikoa horrelako produktuak programatzea ".

Filma saiatu egiten da mendebaldeko gizartearen edertasun arauetatik: "Leporaino nago –dio Guiraudiek- sexualitateak barne sartu behar dituela arazorik gabeko gazte ederrak, burgesia garbia eta arauei jarraitzen diena. Nahiago dut erakutsi landa-giro hori hain perfektuak ez diren gorputzak erakutsita. Ahalegindu egiten naiz arauak apurtzen zeinen arabera munduak funtzionatzen baitu nahasmenduko aldea sustatuta ".

Areto orria

2012/02/07 · LE ROI DE L'EVASION · España / México · 2009 · 97 min · Zuzendaritza: Alain Guiraudie · Gidoia: Alain Guiraudie eta Laurent Lunetta · Argazkia: Sabine Lancelin · Muntaketa: Bénédicte Brunet · Ekoizpena: Silvie Pialat · Aktoreak: Ludovic Berthillot ∙ Hafsia Herzi ∙ Pierre Laur ∙ Luc Palun ∙ Pascal Aubert