L’AVENIR

EL PORVENIR

Fas zineklubeko Ohiko Bazkide Asanblada

Nathaliek Filosofia irakasten du Parisko institutu batean. Biziki maite du bere lana eta ongi pasatzen du gogoetatzen. Ezkondua, bi seme-alabekin, familiaren, ikasle ohien eta bere amaren artean banatzen du bere denbora. Ama oso emakume posesiboa da. Egun batean, senarrak esango dio beste emakume bategatik uzten duela. Nathaliek praktikan jarri beharko ditu askatasunari buruz dituen teoriak, eta berriz asmatu beharko du bere bizitza.
Mia Hansen-Løvek (Paris, 1981) bere lehen film luzea zuzendu zuen 2007an: Tout est pardonné. Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu, eta Louis Delluc saria irabazi zuen. Bigarren pelikula, Le père de mes enfants, 2009ko Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuen. Ondoren, Un amour de jeunesse (2011) eta Eden zuzendu zituen, eta azken horrekin 2014ko Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen. L'Avenir filmarekin zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza lortu zuen 2016an Berlinen.

Areto orria

 

2017/02/07 · L’AVENIR ∙ Frantzia ∙ 2016 ∙ 102 min ∙ Zuz Mia Hansen-Løve ∙ G Mia Hansen-Løve · Arg Denis Lenoir · Mnt Marion Monnier · Prd CG CINEMA · Akt Isabelle Huppert · André Marcon · Roman Kolinka · Edith Scob