LE PASSÉ

LE PASSÉ

Aurkezpena: Ana Aizpiri, EiTBko kazetaria eta Fas Zineklubeko bazkidea

Ahmad, gizon iraniarra, Parisera doa Marieri dibortzioa eskatzera, eta beraien arteko gorabeherak azaltzen dizkigu Asghar Farhadiren azkenengo filme honek. Baina horrez gain, agian erdi izkutaturik, etorkinek aldean daramaten identitate krisialdia edota inmigrazioak dakartzan traumak, are gehiago: kolonialismo ostean datozen kexkak… Gidoia aparta dugu, kamera mugikorraren bitartez eta etengabeko dramatizazioa erakutsiz, filmea guztiz erakargarri egingo zaio ikuslegoari; oso istorio argitsua adierazten baitigu gatazka familiar honek.
Aktore zuzendaritzan trebe-trebea izanik Farhadik, aktore helduak zein gaztetxoak bikainak dira beraien interpretazioetan; sortzen diren emozioak geure begietara hurbilduz. J C

Areto orria

 

2015/01/20 · LE PASSÉ Francia / Irán ∙ 2013 ∙ 97 min ∙ Zuz Asghar Farhadi ∙ G Asghar Farhadi ∙ Arg Mahmoud Kalari ∙ Mnt Juliette Welfling ∙ M Evgueni Galperine eta Youli Galperine ∙ Prd Memento Films Production ∙ Akt Bérénice Bejo ∙ Tahar Rahim ∙ Babak Karimi ∙ Ali Mosaffa