O ORNITÓLOGO

O ORNITÓLOGO

Locarnoko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren Saria

Bilbon estreinaldia

Emanaldi berezia ZINEGOAK 2017 Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean

Gonb.: João Pedro Rodrigues, zuzendaria

Fernando ornitologo bakartia galzoriko zikoina beltzen bila ari dela, Portugal iparraldeko ibai urrun batean, ur-lasterrek eramango dute. Txinar erromes pare batek salbatuko du, Santiago de Compostelarako bidean doazela. Bere bidea berriz aurkitu nahian, baso ilun eta kezkagarri batean sartuko da Fernando. Baina aurkitu, oztopo harrigarri eta ustekabekoak aurkituko ditu, baita bera neurtuko eta mugara eramango duen jendea ere. Arian-arian, bestelako gizon bat bihurtuko da: inspiratua, polifazetikoa eta, azkenik, goiargiduna.

Areto orria

 

2017/02/21 · O ORNITÓLOGO ∙ Portugal Frantzia Brasil ∙ 2016 ∙ 117 min ∙ Zuz João Pedro Rodrigues ∙ G João Pedro Rodrigues eta João Rui Guerra da Mata · Arg Rui Poças · M Séverine Ballon · Prd Blackmaria House on Fire Itaca Films · Akt Paul Hamy · João Pedro Rodrigues · Xelo Cagiao · Han Wen