RĘKOPIS ZNALEZIONY W SARAGOSSIE

RĘKOPIS ZNALEZIONY W SARAGOSSIE

Andrzej Wajda-ren belaunaldiko kidea (Danton, Errautsak eta Diamanteak, Marmorezko gizona), Wojciech J. Has-en (1925-2000) lana zientzia dibulgaziorako zinema dokumentalean kokatu zen. Hala eta guztiz ere, 1965ean, Has-ek ekin zion “Zaragozan aurkitutako eskuizkribua” eleberri gotikoa pantailaratzeari, 1797 eta 1805 urte bitartean idatzia. Jan Potocki (1761-1815) kondearen lan liluragarriak, Poloniako Decameron antzekoak, Alphonse Van Worden Aitoren seme zaldunaren Madrilerako bidean gertatutako gorabehera bikainak kontatzen ditu,  penintsularen kixote-ikuspegia zeharkatuz eta era guztietako pertsonaia xelebre ugarirekin topo eginez: istorio batzuk beste istorio batzuen barruan, Txinako kutxen antzera, zeinek kontakizuna era kiribilena eramaten baitute, abentura biribilen segidan, kabalista eta matematiko baten eraginpean garatutakoak, zorroztasun bitxi eta zoragarri magiko eta surrealista bikainaren azpian.

Filmak Zbigniew Cybulski aktorea du protagonista –zeinek Wajdaren (1958) “Errautsak eta Diamanteak” ezagutarazi zuen bere– eta y Potockiren testuaren lehen atala hartu zuen. Filmak honako sortzaile hauek inspiratu ditu: Terry Gilliam (“Minchausen Baroiaren abenturak” bere ereduetako bat izango litzateke) edo Martin Scorsese. Baina gehien liluratu zuena Luis Buñuel izan zen; lan kutunenetakotzat hartzeraino iritzi zen, eta bere autobiografian “Nire azken hatsa” (1977) izenburupean idatzi zuen: “Biziki gustatzen zait ‘Zaragozan aurkitutako eskuizkribua',biak, Potocki-ren eleberria eta Has-en filma”. Buñuelen lanean film honen eragina nabaria da “Burguesiaren xarma zuhurra (1972) eta “Askatasunaren mamua” (1974)filmetan, Aragoiko zinemagilearen maisu lanak.

Areto orria


2012/11/27 · RĘKOPIS ZNALEZIONY W SARAGOSSIE · Polonia ∙ 1965 ∙ 182 min ∙ Zuz Wojciech J. Has ∙ G Tadeusz Kwiatkowski, Jan Potocki-ren eleberrian oinarrituta ∙ Arg Mieczyslaw Jahoda ∙ Mnt Krystyna Komosinska ∙ Prd Kamera Film Unit ∙ Akt Zbigniew Cybulski ∙ Iga Cembrzynska ∙ Elbieta Czyzewska ∙ Gustav Holoubek