SAFETY LAST!

SAFETY LAST!

Fas Zineklubeko 60. urteurren hasiera emateko Emanaldi Berezia

Gonb.: Ander Mendia, laburmetraiaren zuzendaria eta Iñaki López, kazetaria eta TBko aurkezlea

Harold Clayton Lloyd (Buchard, Nebraska, 1893ko apirilaren 20a – Beverly Hills, Kalifornia, 1971ko martxoaren 8a) zinema mutuaren garaiko aktore estatubatuarra izan zen, galestar familiakoa. Charles Chaplin eta Buster Keatonekin batera sasoi hartako aktorerik ezagunenetarikoa izan zen. 200 komediazko pelikulatan lan egin zuen 1914 eta 1947 bitartean. Bestela, 1942an The Old Gold Comedy Theater izeneko irrati serieari ekin zion, jarduera horretan hiru urtez egongo zelarik. 1953an Ohorezko Oscar Saria jaso zuen.
Bere filmografian hurrengo titulu hauek aurkeztu ahal dugu, besteak beste: A Sailor-made Man (1922); Grandma's Boy (1922); Safety Last! (1923); Why Worry? (1923); Girl Shy (1924); The Freshman (1925); The Kid Brother (1927) edo Speedy (1927).

Areto orria

2012/01/08 · SAFETY LAST! · USA · 1923 · 73 min · Zuz Fred C. Newmeyer eta Sam Taylor ∙ G Harold Lloyd eta Sam Taylor ∙ Arg Walter Lundin ∙ Mnt Thomas J. Crizer ∙ M Don Hulette ∙ Prd Pathé ∙ Akt Harold Lloyd ∙ Mildred Davis ∙ Bill Strother ∙ Noah Young ∙ Westcott B. Clarke