IL GRIDO

IL GRIDO

FLb: LO SGUARDO DI MICHELANGELO (D) ∙ Italia ∙ 2004 ∙ 15 min ∙ Zuz Michelangelo Antonioni

Saio berezia “Itxi ahoa”, Toni Garzón Abaden “Cállate la boca” izeneko liburuaren aurkezpenarekin

Gonb.: Toni Garzón Abad, idazle, zuzendaria eta Fas zineklubeko bazkidea

Begirada eta garrasia.
Lo Sguardo di Michelangelo (2004) filmarekin, ordu laurden zoragarri batean, Antonionik lortzen badu gailurrik gorena zinemaren Olinpoan, Il Grido (1957) filmarekin bere ibilbide zinematografikoan inflesio puntua lortu zuen. Hasieratik, Crónica d´un amore (1950) pelikulatik aurrera, Ferrarako zuzendari honek hitza erabiltzen bazuen bere lengoaia zinematografikoaren oinarri, Il Grido filmatik aurrera, bere zinea isiltasunez eta hilda dauden denboraz estaltzen joango da. Ezer gertatzen ez den denbora hutsak, baina dena gertatzen da! Hau da Michelangelo Antonionik jarriko digun erronka bere pantaila bikainetik: isiltasuna entzuten ikasi, bizitza benetan ikusi ahal izateko. Eta poliki-poliki garamatzan segundu horietan istorioa topatuko dugu, Aldorena... edo begirada batena.

Areto orria

 

2017/02/28 · IL GRIDO ∙ Italia ∙ 1957 ∙ 116 min ∙ Zuz Michelangelo Antonioni ∙ G Michelangelo Antonioni · Arg Gianni Di Venanzo · M Giovanni Fusco · Prd SpA Cinematografica / Robert Alexander Productions · Akt Steve Cochran · Alida Valli · Betsy Blair · Gabriella Pallotta · Dorian Gray · Lynn Shaw · Mirna Girardi