EL FUTURO (Etorkizuna)

EL FUTURO

LbM: SOROA (F) ∙ Euskadi ∙ 2014 ∙ 13 min ∙ Zuz Asier Altuna

Gonbidatu: Luis López Carrasco, zuzendaria

Gazte talde bat dantzatzen eta edaten ari da etxe batean. Jai giro alaia dago. 1982ko hauteskunde orokorretan PSOEren garaipena hur dagoela ematen du, eta gaua euforia eta ospakizun espirituak hartzen du. 23F-ko estatu kolpe saiakera, soilik urte bete lehenago egindakoa, beste garai batekoa dela ematen du, abiadura azkarrean urruntzen ari den iraganaren parte izango bailitzan.
Luis López Carrasco errealizadorea eta idazlea «Los Hijos» kolektiboaren partaidea da eta “El futuro” bere lehen luzemetraia eta bakarreko debuta da. Filmak, Espainiako gizarteak, maila ertainak hain zuzen, laurogeigarren hamarkadan bere egiten dituen usadio eta ohiturei egindako begirada kritikoa izan nahi du. “El futuro” zarataz beteriko filma da eta formatua, irudia eta soinua lantzen ditu.

Areto orria

 

2015/03/03 · EL FUTURO ∙ Espainia ∙ 2013 ∙ 67 min ∙ Zuz Luis López Carrasco ∙ G Luis López Carrasco / Brays Efe / Luis E. Parés ∙ Arg Ion de Sosa ∙ Prd De Sosa / Elamedia / Encanta Films ∙ Akt Lucía Alonso · Rafael Ayuso · Queta Herrero · Marta Bassols · Marina Blanco