LE CAPITAL

LE CAPITAL

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» -ekin elkarlanean emanaldia.

Filmak Kapitalaren sikario izatetik Kapitalaren jaun eta jabe izatera iristeko Marc Tourneuilen igoera geldiezinaz hitz egingo digu. Zuzendariaren hitzetan: “Kapitalaren mendeko esklabo gara. Hura kolokan dagoenean gu ere kolokan geratzen gara. Hazi eta garaitu egiten duenean poztu egiten gara. Nork askatuko gaitu? Guk askatu beharko genuke? Behintzat, haren zerbitzura nor dagoen eta zer egiten duen jakin beharko genuke”. Costa-Gavras Grezian jaio zen 1933an, Literatura ikasi zuen Sorbonan eta Zinemagintza IDHECen. Graduatu ostean, Frantzian geratzea erabaki zuen. Bere filmografiako beste lan batzuk: Z (1969), epaimahaiaren sari berezia Cannesen, eta Oscar sarietarako bi izendapen; État de siège (1972); Missing (1982), Urrezko Palmorria Cannesen eta gidoi onenaren Oscar saria; Music Box (1989), Urrezko Hartza Berlinen 1990ean; Amen (2002), gidoi onenaren Cesar saria; Le couperet (2005), eta Eden à l'Ouest (2009).

Areto orria

2013/12/03 · LE CAPITAL ∙ Francia ∙ 2012 ∙ 114 min ∙ Zuz Constantin Costa-Gavras ∙ G Constantin Costa-Gavras / Jean-Claude Grumberg / Karim Boukercha ∙ Arg Eric Gautier ∙ Mnt Yannick Kergoat eta Yorgos Lamprinos ∙ M Armand Amar ∙ Akt Gad Elmaleh ∙ Gabriel Byrne ∙ Natacha Regnier ∙ Céline Sallette ∙ Liya Kebede ∙ Hyppolite Girardot