EL ABRAZO DE LA SERPIENTE

EL ABRAZO DE LA SERPIENTE

FLb: KORTeN! zinemaldiaren film labur irabazlea

Gonb.: Iñaki Zabala, zinezalea eta antropologia-indigenan aditua

Karamakate Amazoniako xaman boteretsu bat da, bere tribuko azken kidea, eta oihanaren sakonean bizi da, isolaturik, berak hala nahi duelako. Bakardadean emandako hamarkadek lur jota utzi dute, oroitzapenik eta emoziorik gabe. Xamanaren bizitza hutsa aldatu egingo da Evans etnobotanikoa iristen denean. Evans amesten erakusteko gai den landare sakratu boteretsu baten bila joan da. Biak batera, Amazonas oihanean barneratuko dira eta, bidaian, galdutako oroitzapenak gutxinaka gogoratzen hasiko da Karamakate xamana.
Ciro Guerra (Río de Oro, Kolonbia, 1981) La sombra del caminante (2004) filmarekin estreinatu zen film luzeen zuzendaritzan, eta hainbat sari lortu zituen lehen filmari esker. Haren bigarren film luzea, Los viajes del viento (2009), Canneseko zinema-jaialdian proiektatu zen, Un Certain Regard sailean. Sugearen besarkada (El abrazo de la serpiente) haren hirugarren filma da.

Areto orria

 

2016/12/20 · EL ABRAZO DE LA SERPIENTE ∙ Kolonbia ∙ 2015 ∙ 125 min ∙ Zuz Ciro Guerra ∙ G Ciro Guerra eta Jacques Toulemonde Vidal · Arg David Gallego · Mnt Etienne Boussac · M Nascuy Linares · Prd Cristina Gallego · Akt Jan Bijvoet · Brionne Davis · Nilbio Torres · Antonio Bolivar · Yauenkü Migue