DAVID AGUILAR

DAVID AGUILAR

David Aguilar Iñigo (Iruña, 1979), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ‘Dokumentala sortzailea’ (2001) ikasi ondoren, buru belarri sartu zen bideo digitalaren munduan. Sei urte beranduago Donostiara lekualdatuko da eta Pello eta Juanmi Gutiérrez-ekin batera “Zazpi T’erdi” sortuko dute. Argazkigintzan, muntaian eta film zuzendaritzan espezializatuko da eta 2011n zuzendari bezala lehenengo filma Nao Yik gauzatuko du. Berak egindako zinema sentsoriala eta bat-batekoa da, bitarteko xumeekin, hurbila eta intimista. Elkarlan askotan parte hartu ondoren film berri bat zuzentzera itzuliko da Mara Mara pelikularekin.

 

Oinarrizko filmegintza: Mara Mara (2016) ∙ Nao Yik (2011)