Chronique d'un été

Chronique d'un été

“Chronique d'un été” filmak auto-etnografia saiakera bat proposatzen du, bi galdera erraz eta era berean izugarriri buruzko film-inkesta: nola bizi zara? Zoriontsua zara? Bi elkarrizketari ikus daitezke Parisko kaleetan oinezkoen gainera datozenak. Erantzunak erabat desberdinak dira: batzuk mesfidatiak, beste batzuk harrigarriak. Agure batek dio ez dela zoriontsua zaharra delako; neska langile batek dio langileak inoiz ez direla zoriontsuak euren ekonomia minimoen azpitik dago eta.

Inkesta soziologikoa izateaz gain, Rouch-ek eta Morin-ek Nouvelle Vaguek burutu zuen oso antzeko hausnarketa bat proposatzen du. Zer da, benetan zinema? Zer da filma? Baliteke film batek erakusten duenari buruzko egia izatea?

Areto orria

2010/03/30 · CHRONIQUE D'UN ÉTÉ (PARIS 1960) · Frantzia · 1960 · 85 min · Zuzendaritza: Edgar Morin eta Jean Rouch · Argazkia: Michel Brault, Raoul Coutard, Roger Morillière eta Jean-Jacques Tarbès · Ekoizpena: Argos Films.