Mar Coll

Mar Coll

Nahiz eta gaur egun Mexikon bizi den, Mar Coll Bartzelonan jaio zen 1981ean. Hamazortzi urte zituela, ESCAC-en sartu zen (Catalunyako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals); bertan zuzendaritza espezialitatean graduatu zen. Karrera amaierako proiektu gisa “La última polaroid” metraje laburreko filma egin zuen eta Espainiako eta nazioarteko zinemaldi ugaritan aukeratua izan zen eta sari batzuk ere lortu zituen, besteak beste, “Versión española” telebista lehiaketa ospetsuaren hirugarren saria.

Zuzendaritzan egin zuen estrenaldia “Tres días con la familia” lanarekin; Malagan saria lortu zuen berarentzat eta Eduard Fernández eta Nausicaa Bonnín protagonistentzat, aurkezpen gutun gisa.

Filmografia: Tres días con la familia (2009)