Das weisse Band

Das weisse Band

1913: Gertaera bitxiak, pixkanaka-pixkanaka errito-zigor izaera hatzen dutenak, Alemania iparraldeko herri protestante txiki batean biltzen dira. Nor ote dago honen guztiaren atzean? I Mundu Gerraren atarian nazizmoaren erroei buruzko hausnarketa.

Lan liluragarria, hipnotikoa, irudi txundigarriak dituena. Hanekeren argitasun zorrotzak faxismoaren jatorriak zehazten ditu gozoa bezain zorrotza den film batean, harrigarri fotografiatua eta berariaz lasaia, izugarri bizigarria eta bortizki pesimista.

Areto orria

2010/10/05 · DAS WEISSE BAND · Austria / Alemania / Francia / Italia · 2009 · 144 min · Zuzendaritza: Michael Haneke · Gidoia: Michael Haneke · Argazkia: Christian Berger · Muntaketa: Monika Willi · Ekoizpena: X-Filme Creative Pool, Wega Film, Les Films du Losange eta Lucky Red · Aktoreak: Christian Friedel · Leonie Benesch · Ulrich Tukur · Ursina Lardi · Fion Mutert · Michael Kranz · Burghart Klaussner.