Zinez jositako Ipuinak

Zinez jositako Ipuinak

Kultura eta Hezkuntza Sailak eta FAS zineklubak gonbidatzen zaituzte datorren martitzenean, abenduaren 28an, 12:00etan, izango den “Zinez jositako ipuinak -Los cuentos se visten de cine” jardueran parte hartzera. Jarduera interaktibo hau berria da Euskadin. Umeentzat da eta ondo pasatzea baino xede zabalagoa du proiektu honek.

Alde batetik, txikiei erakutsi nahi diegu istorioak kontatzeko irudiak eta zinea zein baliagarriak diren. Pelikulekiko eta horien osteko magiarekiko kuriositatea piztu nahi dugu umeengan eta, horrela, zine-zaletasunaren hazia erein etorkizuneko garapenean erreferentea izan dadin.

Beste alde batetik, zinema mutuaren zuzendari aitzindaria izan zen Segundo de Chomónen obra aurkeztu nahi diegu umeei; hain zuzen, ipuin herrikoien bidez. Segundo de Chomón sarritan konparatu dute Mélièsekin, berau izanik bere garaiko zine-munduko gizonik handienetakoa.

Horrela bada, 4 film aukeratu dira, XX. mendearen hasierako europar literaturako eta arabiar literaturako klasikoetan oinarrituak: “Botadun Katua”, “Aladino”, “Ali Baba eta Berrogei Lapurrak” eta “Erpurutxoa” Segundo de Chomón izan zen horien guztien zuzendaria eta argazkigintza eta efektu berezien arduraduna.

Ipuinak hurbiltzeko ipuin-kontalari batek narratuko ditu ipuinok zuzenean eta soinua izango dute; horientzat bereziki konposatutako musika. Horrela, irudiak, narrazioa eta musika uztartuko dira saioari argudio eta esanguraren aldetik batasuna emateko.

Exotismoa, printzesak, misterioa, kea, musika, ogroak eta lanpara miresgarriak umeak lehendabiziko aldiz zinema mutura hurbiltzeko.

2010/12/28 · ZINEZ JOSITAKO IPUINAK · Espainia · 1903-1909 · 90 min · Zuzendaritza: Segundo de Chomón · Gidoia: Egile ezberdinak · Argazkia: Segundo de Chomón · Trukaketak: Segundo de Chomón · Ekoizpena: Pathé · Aktoreak: Bretteau · Edmon Boutillon · Georges Vinter · Julienne Mathieu.