CHICO & RITA

CHICO & RITA

Premio Goya a la Mejor Película de Animación 2010

Gonb.: Fernando Trueba, zuzendaria

Berrogeigarren urteen amaierako Kuban, maitasun historia kartsua hasiko dute Chicok eta Ritak. Jazzarekin maitemindurik dagoen piano-jotzaile gaztea da Chico eta Ritak, berriz, abeslari handia izan nahi du. Habanako klub batean dantzaldi batean halabeharrak elkartu zituen gau hartatik, elkartzen eta elkarrengandik urruntzen ditu bi-zitzak, bolero bateko pertsonaiak bezala.
Fernando Trueba da zuzendaria eta Javier Mariscal eta Tono Herrando (Mariscalen anaia txikia) dira zuzendariki-deak. Zera dio Truebak: “Niretzat, abestia da Chico & Rita, abesti erromantikoa, boleroa. Abeslari baten eta piano-jo-tzaile baten historia da, Kuban, berrogeigarren urteen amaie-ran, eta bizitzak nola elkartzen eta nola elkarrengandik urruntzen dituen kontatzen du abesti batean bezala. Musika, maitasun, sentsualitate eta kolorez betetako filma da”.

2013/06/14 · CHICO & RITA España / Gran Bretaña ∙ 2010 ∙ 94 min ∙ Zuz Fernando Trueba / Javier Mariscal / Tono Herrando ∙ G Fernando Trueba eta Ignacio Martínez de Pisón ∙ Mnt Arnau Quiles ∙ M Bebo Valdés ∙ Prd Isle of Man Film / CinemaNX / Fernando Trueba Producciones Cinematográficas S.A. / Magic Light Pictures ∙ Akt Animazioa