CEMETERY OF SPLENDOUR

CEMETERY OF SPLENDOUR

Aurkezpena: Txus Retuerto

Maisu thailandiarraren pelikula berria, ostera, mamuei buruzko pelikula bat da: probintzietako ospitale batean gertatzen da dena, soldadu talde bat gaixotasun arraro bat gainditzen saiatzen ari da. Abiapuntu honetatik hasita, thailandiarraren mugarik gabeko irudimena zabaltzen da: hildakoak eta ez hildakoak elkarrekin bizi dira exotismoz eta misterioz betetako ikusizko eta ahozko kontakizun honetan. Apichatpong Weerasethakul-en izena ahoskatzen ikasteko unea iritsi da, eta batez ere, bere lana ezagutzen hastekoa.


Areto orria

 

2017/05/16 · CEMETERY OF SPLENDOUR (RAK TI KHON KAEN) ∙ Thailandia / Frantzia ∙ 2015 ∙ 122 min ∙ Zuz Apichatpong Weerasethakul ∙ G Apichatpong Weerasethakul · Arg Diego García · Mnt Lee Chatametikool · Eko Kick the Machine / Detalle Films · Akt Jenjira Pongpas · Banlop Lomnoi · Jarinpattra Rueangram · Petcharat Chaiburi