Hauru no ugoku shiro

Hauru no ugoku shiro

Sophiek 18 urte ditu. Etengabe ari da lanean aita hil baino lehen zeukan kapela denda batean. Hiritik egindako ibilbide urrietako batean, Sophiek Howl magoa ezagutu du, aparteko ahalmenak dituen gaztea eta erabat limurtzailea, zeinek amorru bizian Howl gorrotatzen duen Basamortuko Sorginaren haserrea pitzarazten duen.

Animazio liluragarria, usadio zaharrean egina, zeinekin Miyazaki maisuak ikuslea mundu liliragarri batean sartzen duen eszena segida baten bitartez; berauetan ohiko zinematografia logika kolpe batez ezabatua izan da. “Hauru no ugoku shiro” amets baten logika du: ate bakoitzaren atzetik errealitate ugari daude zein baino zein ikaragarriagoa.

2010/11/02 · HAURU NO UGOKU SHIRO · Japón · 2004 · 119 min · Zuzendaritza: Hayao Miyazaki · Gidoia: Hayao Miyazaki · Argazkia: Atsushi Okui · Muntaketa: Takeshi Seyama · Ekoizpena: Buena Vista Home Entertainment, DENTSU Music And Entertainment, Mitsubishi, Nippon Television Network Corporation, Studio Ghibli, Tohokushinsha Film, Tokuma Shoten eta d-rights.